Gertakariak

 
Arratiako Udalen Mankomunitateko Osoko Bilerak, 2011/12/28ko Batzarraldian bi urteko iraupenagaz eta Zaborrak Batzeko Zerbitzuan ordezkapenak egiteko LAN POLTSA BAT sortzeko Deialdiaren Oinarriak onartu du.
Aukeratzeko sistema Lehiaketa-Oposizioa izango da.
Lan Poltsak eskaintzen duen lanpostua hau da: GIDARI-PEOIA.
Interesatuta dagozanak eskariak jaso eta beraien curriculum-a aurkeztu ahal izango dabe MANKOMUNITATEKO EGOITZAN, IGORREKO Elexalde kaleko 49. zenbakian, 2012ko Urtarrilaren 23tik 2012ko Otsailaren 13ra bitartean, biak barne, goizeko 8:00 etatik arratsaldeko 14:00ak arte.

Honen berri ematen da danok jakitu egon daitezen.

Igorren, 2012ko Urtarrilaren 18an.

Lan Poltsarako Oinarriak

Instantzia