Gazte Plana

Arratiako Gazte Plana

Arratiako Gazte Plana 2004an hasi zen diagnostikoaren gauzatzearekin. Azterketa honen bitartez jakin ahal izan dugu Arratiako gazteen errealitatea, eta datu hauek erabiliz plan estrategiko bat egin da.

2006ko urtarrilean kontratatu ziren gazte teknikaria eta gazte informatzailea. Momentu horretatik aurrera hasi ginen lehen pausuak ematen, gazte informazio bulegoa, informazio puntuak eta gazte plana Arratian martxan jartzeko.

Lehenengo eta behin Bizkaiko gazte informazio bulego ezberdinak bisitatu genituen, era honetan ikusi ahal izan genuelako nola funtzionatzen duten, gure proiekturako ideia batzuk hartuz. Informazio nahikoa bildu ondoren eta gure kokalekua, hasiera batean Igorreko Arratiako Mankomunitatearen egoitzan eta gero Igorreko Kultur Etxean, herriz herri batu ginen gazteekin, gure burua aurkezteko eta beraien eskura izango zuten zerbitzu berri baten berri emateko, honela 2006ko apirilaren 24an bulegoko ateak zabalduz.

Gure bulegoa jadanik irekita genuelarik, herri guztietan informazio puntuak jartzea izan zen gure hurrengo pausua, Igorreko Institutuko eta Zulaibar Arratiako Lanbide Eskolaz gain, gazteek beraien herrietan informazioa jaso zezaten, nahiz eta informazioaren zati handiena gazte informazio bulegoan egongo den.

Azkenik, gazteekin elkartu gara berriro ere herriz herri proposamenak biltzeko asmoz, Gazte Planan agertzen diren 5 arloen inguruan beraien herrietan zer egin nahi duten jakiteko. Diagnostikoko informazioa, EAEko informazioa eta Arratiako gazteen proposamenak bilduz, 2006rako herri bakoitzeko herri bakoitzeko ekimen plan bat proposatzen da baita eskualde mailako ekimen plana ere.

Plan hauek herri guztien oniritzia izan beharko dute urtero.

Arratiako Gazte Planaren berezko egituraren ezaugarriak

Egungo Gazte Plana Gorbeialde Landa Garapenerako Elkartearen bitartez koodinatzen da. Elkarte honek ematen duen azpiegitura, kudeaketa eta administrazioaren bitartez.

Arratia eskualdeko 9 herrien arteko Gazte Planaren koordinazioa egokia izan dadin, Gazte Teknikari bat eta Gazte Informatzaile bat kontratatu dira.

Informazio Puntuak
Gazte Zerbitzuak
Gazte aukera
Gorbeialdea

Kontaktua

Helbidea:
Igorreko Kultur Etxea
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 19:00 etara

Gazte informatzailea:

639 018 133
Gib-arratia@gorbeialdea.com
Web orria:
www.gorbeialdea.com