Webgune hau herritarrentzat eta bisitarientzat interesgarria den informazioa batzeko sortu dugu. www.arratia.net gunean, edozein alorretako informazioa eskuratzeko aukera izango duzue: eskualdearen xarma turistikoaz jabetzeko informazioa, Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko azalpenak, albisteen berri jakiteko atala edo tokiko jasangarritasunari buruzko Arratia 21 plana.

Arratiak komunikazioaren teknologiekin batera hazi nahi du eta, beraz, webgune hau Mankomunitatea bere mugetatik kanpo ezagutarazteko baliagarri izatea espero du.