Albisteak

 

• Energia kontsumoan eta instalazioen mantenimendu eta konponketan, urtero 350.000 euro aurrezteko aurreikuspena dauko Mankomunitateak

Instalazinoen gaineko inbentarioa eta ikuskaritza energetikoak izango dira diagnostikoaren oinarria, eta energia kudeatzeko software batek informazinoa emongo dau denpora errealean.  Udalerri guztiak monitorizauko dira, eta gaur egun hilero-hilero elektrizidadearen arloan esparru publikoan sortzen diran 500 fakturak zentralizauko dira.  Sortuko diran aurrezkiak nabarmenak izango dira. Gaur egun, Arratiak argiztapen publikoko 4.627 argi daukaz. Lehenengo diagnostikoaren ostean, kalkuluen arabera, argi horreek ordubete gitxiago balegoz biztuta, urtean 80.000 euro inguru aurreztuko ziran.

Bulego horren betebeharra aurrezkira dago zuzenduta, eta, kontratuak energia-hornitzaileakaz negoziatzeaz gainera, konsumoa murriztuko dau, tresna eraginkorragoen erabileraren bitartez, erabilera egokiagorako ohitura-aldaketaren bitartez, eta instalazinoetako araudien egokitzapenaren bitartez. Esperientzia hau administrazinotik abiatu da, baina asmoa da, denporeagaz, enpresetara, saltokietara eta herritarrengana be heldu ahal izatea. “Enplegu berdearen” bitartez, lan-esparru garrantzitsua dago energiaren merkatuan, eta, horretarako, langile kualifikaduen prestakuntza behar da, eraginkortasun energetikoa orokortu ahal izateko.