Albisteak

 
  • Udalek hilero-hilero egin ahal izango deutsiez ekarpenak Mankomunitateari, garagarrilaren 1etik aurrera.

PNVk eta Bilduk, Arratiako Udalen Mankomunitateko gobernu-organoan dagozan bi alderdiek, onartu egin dabe bagilaren 27ko Osoko Bilkuran aurkeztutako Egonkortasun Finantzariorako Plana. Plana garagarrilaren 1etik aurrera sartuko da indarrean, bi helburugaz: batetik, bizkortasun handiagoa lortzea Mankomunitateko altxortegiko diru-sarreretan; eta, bestetik, ordainketarako formula hobeak eskaintzea udalei, euren ekarpenei jagokenez.

Datorren hiletik aurrera, udalen ordainketak, hiru hilerik behinekoak izatetik, hilerokoak izatera pasauko dira; zatikapen horri esker, erraztasun handiagoz planifikau ahal izango dabez kontuak. Udalen batek arazo puntualak badaukaz ekarpena egiteko orduan, Mankomunitateari ordainketea egiteko modu desbardinak eskatu ahal izango deutsaz, edo, ostantzean, ordainketea zuzenean kudeatu ahal izango dau bankuen edo finantza-erakundeen bitartez.

Une honetan udalek ordaindu barik euki leikiezan zenbatekoei jagokenez, 2016ko garagarrilaren 15era arteko epea itxiko jake egunean ipini daitezan, eta zenbateko horreei ez jake kosturik edo interesik aplikauko. Dimako Udalak 2017ra arteko epea eukiko dau.