Albisteak

Kotxea partekatu 

Webgune berri honetan autoa partekatzeko aukera eskaintzen da.

Izan ere, antzeko ibilbidea burutu eta autoa partekatu nahi duten pertsonentzat on-line zerbitzua da: lanera joateko, unibertsitatera... Bestelako aukerak ere eskaintzen dira: beste hirietara bidaiatzeko, atzerrira...

Zerbitzu horrek ingurugiroan eta gizartean hobekuntzak ekarriko ditu:

- Mugikortasun jasangarriaren alde izaera iraunkorra duten neurriak zabaltzeko aukera ematen du.
- Airearen kalitatea babesteko, autoaren arrazoizko erabilera sustatu, baliabide energetikoen arrazoizko kontsumoa bultzatu eta gasen isurketa murrizten ditu.
-  Auto pribatuaz herritarrek arrazoizko erabilera egitea errazten du.

Harremanetarako datuak ez dira baimenik gabe erakusten. Zerbitzua iraunkorra da: 24 ordu, asteko 7 egunetan.