Albisteak

 



COMPITE programaren barruan sartutako jardunaldi tekniko baten hartu dabe parte gaur; bertan, bi eskualdeetako enpresaburuak be egon dira.

Arratiako Mankomunitatea eta Galdakaoko Behargintza SPRIri diru-laguntzea esaktu
dabe eta, modu horretan, batera lan eginda, lankidetza-proiektua ipinteko martxan,
ETEek negozio-aukerak euki dagiezan eta eskualde bietako enpresen lehiakortasuna
hobetuko daben proiektuak sortu daitezan.

Galdakaoko Udala COMPITE programan bi urtez egon ostean sortu da lankidetzaproiektu
hau martxan ipinteko beharrizana. Hain zuzen be, aitatutako programan,
ekintza-eremua enpresa gehiagorengana zabaltzeko beharrizana ikusi da, batez be
Galdakaotik hurren dagozan esparrukoengana, eta, kasu honetan, Arratiakoengana.
Ildo horretan, Mankomunitateak eta Galdakaoko Udalak negoziorako aukera emongo
daben merkatu barriak bilatzeko jardunaldi teknikoan parte hartu dabe; bertan, bi
eskualdeetako enpresaburuak eta autonomoak be egon dira.

Bilaketa hori sistematizetako beharra, merkatu barrietan sartzea (Hego Amerika,
Maroko), eta lekuan lekukoaren garrantzia izan dira saioan helarazo diran mezuetako
batzuk. “Kontua ez da derrigorrez nazioartera zabaltzea. Batzuetan, nahikoa izaten da
alboko probintziara begiratzea”, gogorarazo dau Iñigo Uriartek, Tecnaliakoa. Era
berean, zabalkundearen estrategia definiduteko ildo batzuk eta metodologia bat eskaini
dira, bi eskualdeetako enpresa txikiek beste merkatu batzuetara salto egiteko aukerea
euki dagien.

“Inguru honetako enpresen artean dagozan hartu-emonak (bezeroak, hornitzaileak,
erakundeak) eta Galdakaoko eta Arratiako personen fluxu naturalak aprobetxau behar
doguz, sasoi gatx honeetan eskutik joateko eta, modu horretan, gure ETEei babesa
emoteko”, azaldu dau Arratiako Mankomunitateko presidenteak, Josune Gorospek.