Albisteak

 

 

Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak erabagi dabe Gazteria eta
Bardintasunaren gaineko ikerketa bat egitea Arratian. Ikerketa hori
haraneko gazteen (15 eta 29 urte bitartekoak) gaineko ezagutza, balio eta
perzepzino mailara egindako lehenengo hurbilketa izango da, emakume eta
gizonen bardintasunaren gaiari jagokonez.

Proiektua Deustuko Unibersidadeak garatu dau, eta Arratiako herri
guztietako 250 gazteri egindako inkesta bategaz hasiko da. Emoitzak urtea
amaitu aurretik emongo dira ezagutzera, eta, modu horretan, udalek eta
Mankomunitateak gai honen inguruan egiten dabezan ekimenak optimizau
ahal izango dira.

Proiektuaren helburuak honeek dira: genero-bardintasuna sustatzea
Bizkaiko gazteen artean; Arratiako gazteen genero-bardintasunaren gaineko
ezagutza, balioak eta perzepzinoak aztertzea; gaiaren egoera konparetea
emakume eta gizonen bardintasunaren esparruan eta gazteriaren
esparruan, Europa, Estatu, Autonomia Erkidego eta lurralde mailetan;
Arratian esparru honetan dagoan alkarte-sarea ikusgai bihurtzea; emakume
eta gizonen bardintasuna sustatzeko politiken ikuspegitik jasotako
informazinoa aztertzea; eta, azkenik, ekimenak aktibetea, udalek eta
Mankomunitateak hur-hurretik jakin dagien zeintzuk diran gazteenen
beharrizanak, proiektuak martxan ipinteko orduan.