Albisteak

 
Euskal Herritik Pakistanera bidaia egin du Alex Txikonek. Bidean, aizkora ikuskizun desberdinak eman ditu, beste batzuen artean, Austria, Iran eta Pakistanen adibidez. Horrez gain, Karakorum mendilerrorako espedizioa ikusteko aukera ere izango dugu. Bi  zortzimilako igo zituen hamar egun baino denbora gutxiagoan, Gasherbrum I eta Gasherbrum II eta ondorengo saiakera K2ra. Munduko bigarren mendi altuena, hemen ere zortzimila metrorarte heldu zen.

Film hau gainera, "Next time Inshallah" filmearekin batera lehiatuko da Gasteizen, datozen Abenduaren 12-18 egunen artean ospatuko den "Festival de Cine de Montaña de Vitoria" delakoan. Hau ere Alex Txikon berarena, bertan, aurreko Gasherbrum I  negu espedizioaren irudiak ikus daitezke. "Aizkora hotsak goi mendietan" Abenduaren 12an aurkeztuko da eta Abenduaren 18an "Next time Inshallah".