Albisteak

 
BATZ Kooperatiba Elkarteak eta Derioko Txorierri Politeknika Ikastegia Kooperatiba Elkarteak Lanbiderekin batera sortu daben trebakuntza kurtsoaren barri emon gura da.
Gure Trokelgintza Negoziorako langile barriak sartzeko asmoz, lehen aipatutako bi erakundeekaz batera, trebakuntza kurtso bat antolatu dogu 10 pertsonentzako.
Kurtsoan parte hartzeko bete behar dan eskakizunik garrantzitsuena Produkzioaren Programazioan Goi Mailako Heziketa Zikloa izatea da.
Formazio teorikoa eta praktikoaren zati bat Txorierri Politeknikan egingo dogu uda baino lehen. Formazio praktikoak aurrera jarraituko dau uda eta gero BATZ-en, Igorren.
Formazio hau bukatzerakoan, pertsonen %60 behintzat kontratatzen konprometitu da BATZ.
Interesatuta egon daitezkeen Arratiar guztiak kurtsoan parte hartzera animatu gura doguz. Interesatuak, Lanbidegaz jarri behar dira harremanetan.

Koldo Ugaldea
Giza Baliabidetako Zuzendaria, Batz, S. Coop.