Albisteak

 

ZURE ARTEA ERAKUTSI leloagaz, Arratiako Udalen Mankomunitateko Berdintasun Sailak bi tailer antolatu dauz garagarrilerako (1etik 12ra bitartean): batetik, graffiti tailer bat, eta, bestetik, ikus-entzunezkoen beste bat. Biak be gazteei zuzenduta egongo dira. Lehenengoak lau orduko iraupena eukiko dau, eta 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago; grabazino, edizino eta produkzino ostekoari zuzendutako tailerrak, barriz, 15 ordu iraungo dauz, eta 18 eta 26 urte bitartekoentzat izango da. Ikastaro hauek 2013ko Beldur Barik lehiaketari hasiera emango deutsie. Programa hau gazteen artean desbardintasun egoerak detektau eta aurre egiteko sentsibilizazino egitasmoa da.

Egunak eta ordutegia

  • Graffiti ikastaroa

Garagarrilaren 6an, 10:00etatik 14:00etara

  • Ikus-entzunezko ikastaroa

Garagarrilaren 1,3,8,10 eta 12an, 10:00etatik 13:00etara

Interesa daukien personek bagilaren 24a baino lehen emon beharko dabe izena, Mankomunitatearen telefonora deituz (94 631 17 17) edo hurrengo helbide elektronikora idatziz: berdintasuna2.arratia@bizkaia.org