Albisteak

 

Bi mila eta hamaikako abenduaren hogeita zortziko Osoko Bilkuraren ohiko batzarrean, ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEko Aurrekontua, Aurrekontua Betearazteko Araudia eta Langileen Plantila, 2012ko ekonomiko ekitaldirako hasieran onetsi zen. Hori guztia jendaurrean azaldu da hamabost laneguneko epean, iragarkia argitaratuz 2012ko otsailaren 1eko 22/2012 zenbakiko «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean». Epe hori igaro da eta inork ez du inolako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsi dela. Abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauaren 15.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratu egingo da, kapituluka laburtuta.

Iragarkia