Albisteak

 
Alex Txikonen bidaia kontatzen duen "Aizkora hotsak goi mendietan" dokumentalak euskarazko pelikula onenari saria irabazi du Gasteizeko Mendifilm Festival-ean. Gainera, Mendia-Ingurune-Ekologia saria jaso du "Arditan", Enrike Etxebarria Zeanuriko artzainaren inguruko dokumentalak.
Bertan, Uribeko Enrike Etxebarria pastorearen eta bere familiaren bizimodua jasotzen da.
"Aizkora hotsak goi mendietan" filmak Txikonen azken espedizioa kontatzen du. Espedizio honetan, Gernikatik urten eta Pakistaneraino joan zan autoz, auto hori Felix Baltistan fundazioari emateko. Xabier Erro eta Ernesto Ezpeleta "Bihurri" aizkolaria ere izan ziren espedizioan Txikonegaz batera. Bidaian, aizkora erakustaldiak egin zituzten aizkolariak. Mendiari zegokionez helburua, G-I, G-II eta K-2 mendiak igotzea zen. Dokumentalak 65 mintutuko iraupena du, eta bertan, bidaiaren bi parteak, kotxez egindako bidaia eta gero mendian bizitako esperiantzia, ikus ditzakegu.

Aizkora hotsak goi mendietan, fitxa teknikoa:
Zuzendaria:
Eukeni Arriortua
Ekoiztetxea: Bideografik
Argazkia: Eukeni Arriortua eta David Maeztu
Gidoia: Carlos Iglesias
Soinua: Xabier Agirre
Post-produkzioa: Xabi Zabala