Albisteak

Arratia.net eta Biscaytik 

Arratiako Udalen Mankomunitateak webgune berria estreinatu du Bizkaiko Foru Aldundiaren BiscayTIK Proiektuarekin bat datozen formatu berriarekin eta eduki gaurkotuekin. Esan beharra dago Administrazioak BiscayTIK Proiektuaren lehenengo fasearen garapenean erakunde pilotu gisa parte hartu duela.

Webgune berria www.arratia.net helbidean dago, mankomunitatearen aurreko webgunearen helbide berean. Atari berriak internautentzako kontsultarako tresna izan nahi du hainbat gaiei buruzko informazioa lor dezaten, hala nola, mankomunitateko azken berriak, eskaintzen diren zerbitzuak, baliabide turistiko eta kulturalak, sustatzen diren gazteria-politikak eta jasangarritasunaren aldeko ekintzak. Webgunea zazpi atal nagusitan egituratzen da: Mankomunitatea, Zerbitzuak, Baliabideak, Arratia 21, Enpresak, Turismoa eta Gazte Plana. Atal bakoitzak menu bat dauka eta bertan informazioa gaika sailkatuta dago.

Laburbilduz, gure helburua Arratiari buruz interesgarria izan daitekeen guztia webgune bakar batean batzea da. Horrez gain, gune hau asmo handiko proiektu baten lehenengo fasea da; proiektu honi esker, laster administrazio-izapideak etxetik egin ahal izateko aukera eskainiko da.