Albisteak

Mugikortasun iraunkorra 

Tokiko ekintzak eta estrategia bateratua, etorkizuna: 3 proiektu eskualde mailan.

Arratiako Udalen Mankomunitateak aurten hiru proiektu garrantzitsu izango ditu eskuartean hurrengo urteetan eskualde mailako mugikortasun sistema iraunkorragoak diseinatu ahal izateko.

1. Arratiako garraiobide sistema berreen ezarpenaren azterketa“Arratiako garraiobide sistema berrien ezarpenaren azterketak” Arratiarako Mugikortasun iraunkorreko Ekintza Plana egingo du.

2. Arratiako eskualdearen mugikortasunari erantzuteko tranbia sistema baten ezarpenaren bideragarritasun azterketa “Arratiako eskualdearen mugikortasunari erantzuteko tranvia sistema baten ezarpenaren bideragarritasun azterketa”ren helburua da Arratiako garraiobide publikoaren hutsunea konpontzeko Arratiako eskualdea egituratu dezaketen trenbidearen, metro arinaren edota tranbiaren irtenbideak aztertzea.

3. Arratiako bidegorria egiteko proiektua “Arratiako bidegorriaren eraikuntza proiektua”arekin Bedia eta Zeanuri bitartean eta Dimarekin lotutako bidegorriaren ibilbidea, eraikuntza, kosteak, e.a. zehaztu nahi dira etorkizun hurbil batean egiteko.