Albisteak

 

  • Arratiako euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea da hiztegi honen helburua.
  • Hiztegiaren digitalizazioa BiscayTIK-ek egin du.
  • Bertsio digital honi esker, Geure Berbategiaren helburuak zabaldu egiten dira, tecnología tradizioaren eta aberastasun kulturalaren esku jarrita.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arratiako Udalen Mankomunitateak Geure Berbategie proiektuaren bertsio digitala aurkeztu dute: Arratia inguruko euskarazko termino eta esapideak biltzen dituen hiztegi terminologikoa.

Egokitzapen digital honetarako, Ángel Larrea eta Juan Rekalde egileek Aldundiko Kultura Sailaren eta Arratiako Mankomunitatearen laguntza izan dute, eta, horrez gainera, BiscayTIK Fundazioaren lankidetza teknikoa, hiztegia digitalizatzeko eta Interneten sortzeko.

«Geure Berbategie» hiztegiaren bertsio digitala

Bertsio digital honi esker, Geure Berbategiaren helburuak zabaldu egiten dira, tecnología tradizioaren eta aberastasun kulturalaren esku jarrita. Gaurtik aurrera, esteka honetan kontsultatu ahal izango da hiztegia:Arratiako Mankomunitatea.

Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako BiscayTIK Fundazioak web ingurune batean sortu du Geure Berbategie hiztegiaren bertsio digitala, eta bilaketan egiteko sistema erraz eta intuitibo bat jarri dio.    Bi modutan egin daitezke kontsultak: termino jakin bat bilatu daiteke; kasu horretan, bilatzaileak emaitza bat edo batzuk ematen ditu; edo, hiztegiko terminoak kontsultatu daitezke, bai eta haien euskarazko definizioak ere.

Proiektuaren hamarkada bat Arratian

Angel Larrea eta Juan Rekalde egileak 1999. urtean hasi ziren ideia honi forma ematen, eta 2000-2001 ikasturtean eman zuten lehen termino-zerrenda: inguruko hizkuntza-tradiziotik jasotako 1.437 termino.

Hala ere, hasieran ikasleentzako kontsulta-agiri bat izango zen zerrenda horretatik, eta ikasle horien lankidetza eta ekarpenei esker, gaur egun ezagutzen dugun Geure Berbategie proiektua sortu zen. Inguruko hizkuntza-tradizioaren 20.000 termino baino gehiago daude jasota paperezko azken bi edizioetan (2010. eta 2011. urtekoak); Arratiako Mankomunitatearen eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntza izan dute edizio horiek. Kultura sailak estrategikotzat hartzen ditu eskualdeetan garatzen diren egitasmo hauek tokian tokiko euskara transmititzeko tresna egokiak direlako.

Geure Berbategia hiztegiak helburu batzuk betetzen ditu: Arratia inguruak euskararen arloan utzi digun ondare guztia jasotzea, gazteen gaur egungo egoera erakustea, Arratiako idazleen tradizio idatzia biltzea eta euskara sustatu eta normalizatzea.