Albisteak

Eskolako Agenda 21en foroak egitea 

Ekainaren 3 eta 14an egin dira Igorren eta Diman, hurrenez hurren, Eskolako Agenda 21en foroak. Horietan, eskoletako ikasleek haien herrietako alkateei kurtsoan zehar egindako lanak azaldu zizkieten. Lanetako gaia Kontsumo Iraunkorra (energiari dagokionez) izan zen, eta ikasleek proposatutako jarduerek udalerriak iraunkorrago bihurtzea zuten xede.