Albisteak

 

    Areatzako Udalak Gabonetan antolatutako argazki lehiaketara aurkeztutako argazki onenekin egutegi bat egin du eta 250 ale ipini ditu salgai euro bateko prezio sinbolikoan. Eroslen, igerilekuko tabernan, Batzokian eta bainuetxean erosi daiteke egutegia. Lehen orrialdean argazki irabazlea (Bekokale) agertzen da, Lur Olabarrik bialdutakoa, eta herria erakusten duten beste 12 argazkirekin osatzen da egutegia. 
    Lehiaketaren harrera ona ikusita, hurrengo urteetan ere antolatzeko asmoa du udaletxeak. Deialdia uda aldetik edo egingo da eta sari banaketa eta erakusketa Gabonetan. Gaia ere aldatuko da, herriko jaiak, errekak, baserriak...beste edozein izan daiteke.