Albisteak

 

Arratiako Udalen Mankomunitateak, Galdakaoko eta Amorebieta-Etxanoko udalakaz lankidetzan, Jaietatik Bueltatzeko Autobusa gaueko autobus zerbitzua ipiniko dau martxan asteburu honetatik aurrera. Gautxori honek harrera bikaina eukiten dau urtero, eta, normalean, zapatutik domekara bitarteko gauetan eskainiko da, baina udalerri bakotxaren aukeren eta lehentasunen arabera moldatuko da.

Bi maiztasun eukiko dauz gauero: goizaldeko 02:30ean, autobus batek urtengo dau jaietan dagoan herriko geltoki batetik (herrigunetik hurren dagoan geltokitik, hain zuzen be), eta haraneko beste herri guztietara, Galdakaora eta Amorebieta-Etxanora joango da. Gauza bera egingo dau ordu bi geroago, 04:30ean. Igorren, Galdakaon eta Amorebieta-Etxanon jaiek asteburu bi irauten dabenez, zerbitzu bat emongo da asteburu horreetako bakotxean. Guztira, 13 ibilbide izango dira: 9 Arratian, 2 Galdakaon eta beste hainbeste Amorebieta-Etxanon.

Zerbitzuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Gaztedi programaren finantziazioa dauka.



2013ko EGUTEGIA

  • IGORRE

Bagilak 8 (zapatua) / bagilak 15 (zapatua)     
02:30 / 04:30
Autobus geltokian

  • BEDIA

Bagilak 22 (zapatua)
02:30 / 04:30
Autobus geltokian

  • ARANTZAZU

Bagilak 29 (zapatua)
03:30
Autobus geltokian

  • DIMA

Bagilak 29 (zapatua)
02:30 / 04:30
Autobus geltokian

  •  LEMOA

Abuztuak 3 (zapatua)
02:30 / 04:30
Posta-bulegoaren ondoan 

  • ZEANURI

Abuztuak 14 (zapatua)
02:30 / 04:30
Autobus geltokian

  • AREATZA

Abuztuak 30 (zapatua)
02:30 / 04:30
Autobus geltokian

  • ARTEA

Irailak 6 (barikua)
02:30 / 04:30
Autobus geltokian

  • AMOREBIETA-ETXANO

Garagarrilak 20 eta 27 (zapatuak)
02:30 / 04:30
Erdialdeko geltokian (Nafarroa)

  • GALDAKAO

Irailak 14 eta 21 (zapatuak)
02:30 / 04:30
Udaletik paraje dagoen autobus geltokian

 

Informazio gehiago (PDF, 945 KB)