Albisteak

 

Gaur, Arratiako Udalen Mankomunitatearen Osoko Bilkurak adierazpen instituzionala onartu dau guztien adostasunez. Adierazpen horren bitartez, babesa emoten jake Alfus-FCC eta Incoesa enpresetako beharginen mobilizazinoei, eta alkartasuna eta konpromisoa erakusten da, gatazka horreri konponbide positiboa emoteko, beti be, Mankomunitatearen eskumenen barruan.

Mankomunitateak aitatutako enpresen zuzendaritzei eskatzen deutse benetako negoziazinoetan hasteko beharginakaz, jarduera produktiboak jarraipena euki dagian eta lanpostuak Arratian geratu daitezan. Era berean, enpresa biei eskatzen deutse hain traumatikoak izango ez diran konponbideak bilatzeko, eskualdean ez daiten lanposturik galdu. Gainera, Arratiako Udalen Mankomunitateak adierazo dau arduratuta dagoala lanpostuen suntsiketeagaz, eta deslokalizazinoa gaitzesten dau; era berean, alkartasuna helarazo deutse egoera larrian dagozan familiei.

ALFUS eta INCOESAko beharginen eskaeraz, Arratiako Udalen Mankomunitateak, bagilaren 5ean egindako ezohiko Gobernu Batzordean, guztien adostasunez onartu eban Mankomunitatearen ordezkaritza bat bi enpresakaz eta beharginen ordezkariakaz alkartzea, egoerearen gaineko ezagutza zuzena euki ahal izateko. Halanda ze, Mankomunitatea bagilaren 19an batzartu zan beharginakaz.

Adierazpena irakurri (pdf, 99Kb)