Albisteak

Hondakinen sorrera gutxituaren aldeko apustua  

Arratiako Udalen Mankomunitateak hondakinen sorrera gutxitu eta, horiek hobeto kudeatzeko, gaikako bilketa egitearen aldeko apustua egin du.

Birziklatu daitekeen hondakin tona bakoitza dagokion edukiontzira botatzen badugu, hondakindegira ez dute eramango, eta, beraz, ekonomikoki aurreztea (60 euro baino gehiago) eta ingurumena hobetzea lortuko dugu.