Albisteak

 

“Euskadiko enbaxadorea“. Hau da Alexek gaur jasoko dauan saria DEIAren eskutik, urteko euskal kirolari onenei zuzenduriko sari banaketan. Sari honen bidez Alexek iaz eginiko lan alpinistikoa aitortu nahi da, non, gainera, 12.000 km egin zituen Gernikatik Pakistaneraino, gure kirola eta kultura zabaltzen igaro ebazan herrialde guztietatik.

Bere saria batzen dogun bitartean, Alexek Gasherbrum Ierako tontorrerako bideari ekingo deutso (dakizuen moduan, horretan dabil). Galea, gaur arratsaldean izango da 20:00tan Guggenheim museoan.

Beste behin, Zorionak Alex! Orain, Animo eta Gora!

(Iturria: Alex Txikonen bloga)