Albisteak

 

GENERORIK GABEKO LANBIDEAK

Historikoki gradu hauek oso maskulinizatuak izan badira ere, sektore hauetan emakumeen presentzia gero eta handiagoa da. Generoari esleitutako rolak eta estereotipoak deseraikitzeko aroan gaude, eta argi dago lanbide batzuen maskulinizazioa aldatu egin behar dela.

Bideo honetan, egoera hori aldatzeko eta mekanizazio eta instalazio elektrikoen ofizioan sartzeko erabakia hartu duten hainbat emakume gazteren adibidea aurkituko duzue.