Albisteak

 

 

Klikatu hemen bete beharreko baldintzak irakurtzeko

Aurrera pausuak eman diren arren, oraindik ere lan munduan eta ekintzailetzan genero arraila nabaria da. Lana sexuaren arabera banatzea eta familia-ardurak emakumeen esku uztea daude egoera horren atzean.
Lan-banaketa horren ondorioz sortutako usteek eta estereotipoek kultura zehatz bat ezarri dute lanaren eta enpresen munduan, eta kultura horrek zigortu egiten du emakumeen partaidetza. Horrek, era berean, eragin negatiboa du haien lan-baldintzetan, lanbide-karreraren garapenean, eta sustapen-aukeretan.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan, 2020ko martxoaren 15ean ospatuko da azoka bat, Diman. Azoka honek andra sortzaile eta ekintzaileak ikustarazteko tresna bat izan nahi du. Hauen zeregina agerira ekartzeko eta gogoeta egiteko aukera. Baita euren arteko sareak sortzeko gune bat ere.

Proiektu hau, urtero egitea proposatzen da, Martxoak 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko, kanpainaren baitan. Eta itinerantea izango da Arratiako Udalen Mankomunitatea osatzen duen herrien artean.


 Apuntatu hemen