Albisteak

 

*BERRI EGUNERATUA*
Baloratzeko epaimahaia eratu da:

--ooOoo--

Arratiako Udalen Mankomunitateak Arratiako enpresa-ideien bigarren lehiaketarako deialdia egin dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia programeagaz lankidetzan, eskualdean ekintzailetza-kulturea sustatu, ekonomia bultzatu, eta enplegua eta aberastasuna sortzeko asmoz.

Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dabe parte, eta, guztira, 10.500 euro banatuko dira saritan –igaz baino %40 gehiago–. Lehenengo saria 6.000 eurokoa izango da, bigarren saria 3.000 eurokoa izango da, eta 1.500 euroko beste sari bat emango jako lehen sektoreari lotutako ideiarik onenari; izan be, sektore hori estrategikoa da Arratian oindino be.


Kartela

Tríptikoa

Lehiaketa Oinarriak

Izena emateko fitxa

Datu Pertsonalak

 

Epaimahaiaren akta

Izena emateko fitxa (Word formatoa)

Datu Pertsonalak (Word formatoa)

Sariak lortzeko baldintzetako bat da enpresa-ideia (enpresearen egoitza edo ekoizpen-gunea) Arratiako eskualdean egotea. 2018. urtean daborduko sortu diran proiektuek be har leikie parte.

Epaimahaiak proiektuaren izaera barritzailea hartuko dau kontuan, batez be; baita balio erantsia eukitea eta/edo originala izatea eta kalidadezko enplegua sortzeko dituan aukerak be. Era berean, proiektuaren garapen- eta zehaztasun-maila, iraunkortasuna (ingurumenari eta ekonomiari jagokenez) eta gizartean daukan eragina izango ditu kontuan.

Proiektuak aurkezteko azken eguna 2018ko urriaren 26a (14:00etan) izango da. Aurreikuspenen arabera, sariak 2018ko azaroaren 30ean banatuko dira. 

Saria jasoten daben proiektuen ideiak eta horreen jabetza intelektuala Arratiako Udalen Mankomunitatearenak izango dira, eta askatasun osoz jarri ahal izango dira martxan, zuzenean edo hirugarrenen bitartez, ideia aurkeztu dauan enpreseagaz edo hori barik; beti be, ideia sortu daben personek hori garatzeko asmorik ez badaukie.

 
INFORMAZINO GEHIAGO LORTZEKO ETA ESKABIDEAK JASO ETA AURKEZTEKO LEKUA:

ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEA
Elexalde, 49
48140- IGORRE (Bizkaia)
Tel. 94 631 17 17
www.arratia.eus
mankomunitatea.arratia@bizkaia.org