Albisteak

 

Datorren domekan, irailaren 16an, “Arratiako Ibaiertzetik” IX. martxea egingo da Zeanuri eta Bedia artean. Mobikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatzeko asmoz, Arratiako Udalen Mankomunitateak antolatutako jardueretako bat da aitatutakoa.

Arratia eta Ibaizabal ibaien bazterretatik joango dan martxa herrikoiaren beste helburuetako bat haraneko zidorrak eta bideak berreskuratzea da.

Martxeak 08:45ean urtengo dau Zeanuriko plazatik, eta ez da beharrezkoa izango aurretik izena emotea. Guztira, 20 kilometroko ibilaldia izango da, adin guztietako personentzat egokiak diran eta ezelango zailtasunik ez daukien inguruetatik.

Antolakuntzak autobus-zerbitzua be eskainiko dau; hain zuzen be, 08:00etatik aurrera, zerbitzu horrek Bediatik Zeanurira eroango dauz ibilaldian parte hartu gura daben herri guztietako personak, Dimakoak be bai. Martxea amaitu eta Bedian mokadua eskaini ostean, zerbitzua barriro egongo da martxan 14:00etatik aurrera, atzera be herrietara joateko.

“Arratiako Ibaiertzetik” martxako azken edizioetan ehun lagun inguruk hartu eben parte.