Albisteak

 



Enplegua sustatzeko tokiko ekintzen testuinguruan, 2017. urtean, Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko ebazpenean jasotako ekintzei dagokienez, Arratiako Udalen Mankomunitateak Enplegurako Informazio Zerbitzu bat abiarazi du.

Banakako arreta berezitua eskainiko zaie enplegua bilatzen ari diren eta enplegagarritasuna hobetu nahi duten pertsonei. Horrez gain, taldeka tailerrak egingo dira enplegua bilatzeko beharrezkoak eta ezinbestekoak diren teknika guztien berri emateko.

Zerbitzua enplegagarritasuna hobetzeko tresnen bila dagoen Arratiako Udalen Mankomunitateko edozein pertsonari dago zuzenduta.

Zerbitzuan orientatzaile bat egongo da, enplegua sustatzeko tokiko ekintzen testuinguruan kontratatuko dena, eta laneratzeko ibilbidean emango du laguntza, bai eta berori ahalbidetzen duten tresnak maneiatzen ere.

Zerbitzuak eskaintzen dira:

Igorren: Arratiako Udalen Mankomunitatearen egoitzan.

Astelehen eta Ostiraletan 09:00etatik 14:30era.

Areatzan: Askatasuna kaleko 34. zenbakian (medikuaren kontsultategiaren alboan).

Astearte eta ostegunetan 09:00etatik 13:30era eta 15:30etik 17:30era, eta asteazkenetan 09:00etatik 14:30era.

Informazioa nahi izanez gero, deitu telefono-zenbaki honetara: 671 057 702.