Albisteak

 
  • Argitalpenak Labayru Fundazioaren eta BBK Fundazioaren laguntza euki dau, eta gaur aurkeztu da Igorren.




  • Arratiako Udalen Mankomunitateak, Labayru Fundazioaren eta BBK Fundazioaren laguntzinoagaz, "Arratiako Dantza-koplak" liburua editau dau. Jabier Kalzakorta filologo eta idazle bizkaitarrak Arratiako Haraneko abesti tradizionalak batu ditu liburu honetan.

     

    "Arratiako Dantza-koplak" gaur aurkeztu dabe Igorren. Bertan izan dira Jabier Kalzakorta bera, Arratiako Udalen Mankomunitateko presidente Miguel Angel Etxebarria eta Labayru Fundazioko zuzendari Adolfo Arejita.

    gaur aurkeztu dabe Igorren. Bertan izan dira Jabier Kalzakorta bera, Arratiako Udalen Mankomunitateko presidente Miguel Angel Etxebarria eta Labayru Fundazioko zuzendari Adolfo Arejita.

     

    Bilduma-liburua Kalzakorta ikertzailearen beharraren emaitza da, eta, bertan, Arratiako Haraneko kopla, ipuin eta esakerak berreskuratzea lortu dau. Izan be, hainbat material egoan idatziz jasota, hainbat idazle eta intelektuali esker, besteak beste, Eulogio Gorostiaga (Zeanuri, 1902-Areatza, 1932), José de Ariztimuño `Aitzol´ (Tolosa, 1986-Hernani, 1936) eta Julian de Yurrerena. Era berean, oso lagungarriak izan dira `Colamus Carmina Nostra´ liburuan jasotako testuak. Aitzolek berak Espainiako Bigarren Errepublikearen garaian hasitako Euskal Herriko poema eta kanta herrikoien bilduma da, hatan be.

     

    Azkenean, Kalzakortak kopletara mugatu dau bere lana, argitalpenari homogeneotasuna emoteko asmoz. Guztira, 500 pieza baino gehiago batzen ditu "Arratiako Dantza-koplak" lanak. Horreetako batzuk ezagunak dira; beste batzuk, ostera, ez hainbeste.

     

    "Arratiako Dantza-koplak" liburuaren lehenengo edizinoa 500 alekoa izan da, eta Arratiako udalerrietako hainbat tokitan eskuratu leiteke, baita liburu-dendetan be (11 euro).

    liburuaren lehenengo edizinoa 500 alekoa izan da, eta Arratiako udalerrietako hainbat tokitan eskuratu leiteke, baita liburu-dendetan be (11 euro).

     

    Jabier Kalzakorta (Markina, 1961) Euskal Filologian lizentziaduna eta doktorea da. Irakaslea da Deustuko Unibertsitatean, eta Euskaltzaindiko kidea da 2013. urtetik. "Lamia, sorgin eta tartaroen Erresuma ezkutua" (1997) eta "Dantza-kopla zaharrak" (2007) liburuak idatzi ditu, eta ehun artikulu baino gehiago argitaratu ditu askotariko aldizkarietan, batez be ahozko literatureari eskainitakoetan.