Albisteak

 
         

              Kartela 

   Triptikoa 

 Lehiaketaren Oinarria

 Izena Emateko Orria    

 Datu Pertsonalak

   

 

 

 

 

 

 Epaimahaia

 

 


 
 
                                                                                                

Arratiako Udalen Mankomunitateak Arratiako enpresa-ideien lehen lehiaketarako deialdia egin dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia programeagaz lankidetzan, eskualdean ekintzailetza-kulturea sustatu, ekonomia bultzatu, eta enplegua eta aberastasuna sortzeko asmoz.

Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek hartu ahal izango dabe parte, eta, guztira, 6.000 euro banatuko dira saritan. Lehenengo saria 3.000 eurokoa izango da, eta, horrez gain, urtebetez lokal bat dohainik lagako jako irabazleari. Gainera, bigarren saria 2.000 eurokoa izango da, eta 1.000 euroko beste sari bat emango jako lehen sektoreari lotutako ideiarik onenari; izan be, sektore hori estrategikoa da Arratian oindino be.

Sariak lortzeko baldintzetako bat da enpresa-ideia (enpresearen egoitza edo ekoizpen-gunea) Arratiako eskualdean egotea. 2017. urtean daborduko sortu diran proiektuek be har leikie parte. 

Epaimahaiak proiektuaren izaera barritzailea hartuko dau kontuan, batez be; baita balio erantsia eukitea eta/edo originala izatea eta kalidadezko enplegua sortzeko dituan aukerak be. Era berean, proiektuaren garapen- eta zehaztasun-maila, iraunkortasuna (ingurumenari eta ekonomiari jagokenez) eta gizartean daukan eragina izango ditu kontuan. 

Proiektuak aurkezteko azken eguna 2017ko zemendiaren 10a (14:00etan) izango da. Aurreikuspenen arabera, sariak 2017ko abenduaren 14an banatuko dira.

Saria jasoten daben proiektuen ideiak eta horreen jabetza intelektuala Arratiako Udalen Mankomunitatearenak izango dira, eta askatasun osoz jarri ahal izango dira martxan, zuzenean edo hirugarrenen bitartez, ideia aurkeztu dauan enpreseagaz edo hori barik; beti be, ideia sortu daben personek hori garatzeko asmorik ez badaukie.

INFORMAZINO GEHIAGO LORTZEKO ETA ESKABIDEAK JASO ETA AURKEZTEKO LEKUA:

ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEA
Elexalde 49
48140- IGORRE (Bizkaia)
Tel. 94 631 17 17

WWW.arratia.eus 
mankomunitatea.arratia@bizkaia.org