Albisteak

 

• Hitzarmena 3.600 eurokoa da, eta jarduera akademikoko, aisiako nahiz astialdiko jardueren gastuak diruz laguntzeko erabiliko da

Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUMk) lankidetza-hitzarmen bat sinatu du La Caixa fundazioarekin baliabide gutxi dituzten familiei hezkuntza arautuko eskolaz kanpoko ekintza osagarrietatik eratorritako gastuak ordaintze aldera, batez ere Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zikloetan.




 

Ekimen horren helburu nagusia honakoa da: adingabeen garapen intelektual, fisiko eta sormenezkoan aukera-berdintasuna sustatzea, garapen hori gertatzeko eskasia ekonomikoak duen eragina gutxituz.

Hitzarmen horren bitartez, “Aukera berdinak dituzten adingabeak” izeneko Gizarte Ekintzako programaren testuinguruan, La Caixa fundazioak 3.600 euro emango dizkio Arratiako Udalen Mankomunitateari, eta bertan adierazitako xederako erabiliko dira. Hitzarmen horri esker, gutxi gorabehera Arratiako hamar adingabek kostu ekonomikoa daukaten eskolaz kanpoko ekintzak egin ahal izango dituzte urtean zehar; laguntza hori barik ezingo lukete horrelakorik egin, beren etxeetako egoera ekonomiko eskasa dela eta.

Akordioa José Argoitia Vilak (La Caixa fundazioaren ordezkaritzan) eta Miguel Angel Etxebarriak (Arratiako Udalen Mankomunitateko presidenteak) sinatu dute.

Laguntzak, bereziki, hezkuntza-prestakuntzaren osagarri diren jardueretatik (laguntza akademikoa eta berariazko laguntza euskara bezalako irakasgaietan) eta aisiako nahiz astialdiko jardueretatik —kiroleko, jolaseko edo sormenezkoetatik— (hala nola, antzerkia, musika, pintura, etab.) eratorritako gastuak ordaintzeko erabiliko dira.

Arratiako Udalen Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuak laguntza horren hartzaileak nortzuk diren zehazteaz arduratuko dira, familietako eskasia ekonomikoko egoeren zein horiei lotutako beste inguruabar batzuen arabera.