Albisteak

 

 
Egin klik irudian kartela ikusteko

Guraso elkarteekin lankidetzan, Arratiako gurasoei edota interesa duen pertsonei zuzendutako tailerrak jarriko doguz martxan urtarriletik maiatzera. Ikastaro bakoitza etapa desberdin batean dagozan seme-alaben  gurasoentzat zuzendua dago, edota interesa daben gurasoentzat, pertsonentzat.
Arratia osoko guraso/pertsonei eskainiak daude.

Ikastaro bakoitza ordu biko 5 saio izango dira. Saioetan zehar teoria lantzeaz gain metodologia aktiboa erabiliko da (adib: joko dramatikoa). Egunerokotasunean gertatzen ari diren egoerak kontutan izango direlarik.

Gako garrantzitsuak:
• Seme-alabei zaindu eta hazten laguntzeak ez du zertan esan nahi gutaz (ama eta aita) ahaztu behar garenik.
o Helburua: Gure proiektu pertsonalean gure seme-alabek duten lekuari buruz hausnartzea.
• Seme-alabek portaeraren bitartez eskatzen deutse gurasoei zer nahi duten; familia taldean zein den beraien lekua galdetzen dute “zer dago ondo eta zer dago txarto”.
o Helburua: Gure seme-alaben portaerak beharrizanetara bihurtzeko erremintak proposatzea. Hazten laguntzen ikastea