Albisteak

 


Kanpaina prebentibo honen bidez sexualitatea modu arduratsu eta seguruan gozatzea bultzatu nahi da, hau da, zenbait jarrera-jokabide desegokiri aurrea hartzea. Izan ere, gaur egun, GIB infekzio gehienak babes gabeko sexu harremanen bidez transmititzen dira. Beraz, sexu harreman seguruak izatea da GIB-aren aurkako hesi onena.

Arratiako Udalen Mankomunitateko Adikzioen Prebentzio zerbitzutik, “11era daude zure sexualitatea modu seguruan gozatzeko” lelopean, ikastetxe, gazteleku eta udaletan banatuko dira materialak eta preserbatiboak.