Albisteak

 

Emakundek "Berdintasunerako Gunea" izeneko topaketa antolatzen du urtero, hainbat ekimenen topaleku izan dadin, erakunde publiko eta pribatuek gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko.

2016. urtean Foroaren XIII. edizioa egingo da eta aurreko bi edizioetan martxan jarri zuten gune ibiltariak oso harrera ona eduki duenez, aurten formatua mantenduko da. Hau da, laugarren hiruhilekoan autobus bat egongo da EAEko bazter guztietara heldu ahal izateko eta Gunearen jardueren eta beste jarduera osagarrien topaleku izateko.

Arratian, Azaroaren 21ean hasi eta Abenduaren 12a arte Dima, Zeanuri, Lemoa, Areatza, Artea eta Igorren egongo da autobusa 9:00etatik  eta 19:00etara, Zeanurin izan ezik, 8:30etatik 13:00etara egongo dela.