• Euskara

Albisteak

 

Hurrengo egitaraua Eskolaren estreinako ikasturtea da. Urtarrilean hasi eta ekaina arte ibili gara Arratiako udal, mankomunidade, andra alkarte, talde feministak eta banakako andrak eskoleari itxura emoten, ahal danik eta egitaraurik onena prestetako, Arratiako Eskola danon Eskola izan daiten.

Helburua andrentzako prestakuntza gauzatu eta euren parte hartze publikoa handitzea eta sendotzea da, jendartea eraldatzeko eragile aktiboak izan gaitezan. Hori guztiori taldean egingo dogu; hausnartu, pentsatu, eztabaidatu, alderatu... beti be ondo pasatuz.

Beraz, animatu eta hartu parte Eskolan. Irekia da, danontzako tokia dago, danon premina dagoalako desberdintasun egoera aldatzeko eta jendarte justuagoa lortzeko.

Izena emateko: 94 631 1717 o berdintasuna.arratia@bizkaia.org

 

   

    

 Egin klik irudian egitaraua
ikusteko
 

 
 


Arratiako andren jabekuntza eskolaren aurkezpen jaialdia