Albisteak

 

ARRATIAKO 3.000 GAZTEK BAINO GEHIAGOK GAUEKO AUTOBUS ZERBITZUA ERABILI AHALKO DABE DOHAINIK, UDAKO JAIETAN


Egin klik irudian

  •  Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak adostasuna lortu dabe, eta azken horrek ekimenaren %65 lagunduko dau diruz

Arratiako 3.000 gaztek baino gehiagok autobus zerbitzua erabili ahalko dabe dohainik, eskualdean eta, besteak beste, Bilbon izango diran jaietatik gauean eta goizaldean etxera bueltetako, udako hilabeteetan.

Zerbitzua bagilaren 11an hasiko da, Igorreko San Antonio jaietan, eta irailera arte iraungo dau, Galdakaoko Santakurtzako jaietara arte. Zerbitzua Zornotzako Karmenetan (garagarrilaren 15etik 27ra) eta Bilboko Aste Nagusian (abuztuaren 20tik 28ra) be eskainiko da.

Guztira, Arratiako “Gau-Txori” ekimenak 62 autobus-zerbitzu eskainiko dauz programak irauten dauan bitartean. Aurten, aldatu egin da ordutegia; lehenengo autobusa 02:30ean urtengo da, eta bigarrena, 05:00etan.

Abenduan izango dan Euskal Liburu eta Disko Azokara joateko be doako autobus zerbitzua eskaintzeko asmoa dauka Mankomunitateak.

Nobedade lez, Mankomunitateak lotura-autobusa jarriko dau Durangoko Liburu eta Disko Azokarako, Lemoako geltokitik Zeanuriraino. Halanda ze, garraiobide iraunkor eta seguru baten bitartez, gazteek azokaz zein osteko kontzertuez gozatu ahal izango dabe