Albisteak

 


Egin klik

Apirilaren 26an, martxan jarriko da Gizonezkoentzako Gunea Arratian.

.

Helburua emakumeen eta gizonen bardintasuna zer dan eta arlo pertsonalean, sozialean eta profesionalean bardintasunaren alde zer egin leikien jakitea da, horri buruzko prestakuntza jaso edo horretan sakontzea, azken finean, gizonak be berdintasunaren aldeko aldaketa soziala sustatuko daben eragile izatea lortu gura da.

 

2016ko egitarau proposamena aurkezteko, apirilaren 26an izango da lehen batzarra, 18:00etan Areatzako Udaletxean. Izan be, bertan zehaztuko dira saioen egunak eta tokiak.

 

Beraz, Arratiako gizon eta mutil guztiak dagoz gonbidatuta Gunearen aurkezpenean parte hartzera.

 

Izena emoteko, deitu edo idatzi:

94 631 1717

berdintasuna.arratia@bizkaia.org 25a baino lehen