Albisteak

 
                                                                    
                                                          Egin klik irudian               

 

ARRATIAKO MANKOMUNITATEAK ESKOLAKO GIDA ARGITARATU DAU, HONDAKINEN EDUKIONTZIEN ERABILERA EGOKIRAKO.

 
Eskualdeko ikasleak eta familiak sensibilizetako asmoz, Arratiako Udalen Mankomunitateak gida bat argitaratu dau, etxeko hondakinak gaika batzeko eskualdean dagozan zortzi edukiontzien gaineko erabilera egokiari buruzko informazinoa emoteko: berdea (beira), horia (ontziak), urdina (papera eta kartoia), marroia (soberakin begetalak), zuria (barriro erabiltekoak), laranja (etxeko olioa), grisa (gainerakoen frakzinoa) eta pilentzako kanpoko edukiontzia.
 
Gidak 2.500 aleko tiradea dauka, eta Arratiako ikastetxeetan banatu da. Gai organikoaren kudeaketa egokiari buruzko aitamen berezia egiten dau, bai edukiontzi marroiaren bidez, bai etxeko konpostajearen bidez. Era berean, beste zerbitzu batzuen gaineko informazinoa eskaintzen dau, besteak beste, tamaina handikoen gaikako bilketaren eta eskualdeko Garbigunearen gainekoa.
 
Gainera, erosketa eta konsumo jasangarriko eta berrerabilerako jarraibideetan oinarritutako aholkuak be emoten ditu, hondakinak sortzea saihesteko.
 
Gida Arratiako Udaletan ere eta http://www.arratia.net/ web orrian eskuragarri egongo da.