Albisteak

 

MARTXOAK 8 ANDREN EGUNA, ARRATIAN

Programa
Egin klik irudian programa ikusteko

Urtero lez, andren egunaren inguruan, Arratian hainbat ekintza antolatu dira eta ekintzok koordinatzeko, Arratiako emakume alkarte, talde feminista, udal eta mankomunidadeak batzarrak egin dabez ekintzak koordinatu eta kartel bateratua izateko.

Ekintza batzuk udalak, mankomunitateak edota alkarteak antolatutakoak dira: berbaldiak, zine-forumak, antzerkia... Beste ekintza batzuk, ostera, bateratuak dira: Martxoaren 6an, Emakumeen Mendi Martxa egingo da, aurten, Arantzazun eta martxoaren 8an emakumeen eskubideen aldeko konzentrazinoa,  egongo da Igorren, 19:00etan Kultur Etxe ondoko parkean.

Aurten, kanpainaren leloa Badator Andren Jabekuntza Eskola da. Izan be, Arratian, Eskola sortzeko prozesua hasi da martxan udalen, emakume elkarte eta talde feministen artean. Eskolaren helburua andrak kontzientziatu, prestatu eta jendartea aldatzeko eragile izatea da. Apirilean, Eskolari buruzko jardunaldia egingo da, zer eta zertarako diran andren jabekuntza eskolak azaltzeko.

Beraz, aurten be, badago Arratian zertan parte hartu andren eguna behar dan moduan ospatu eta aldarrikatzeko.