Albisteak

 

ARRATIAK 2016ko AURREKONTUA AHO BATEZ ONARTU DAU, GIZARTE EKARPENAK UGARITUZ ETA ZERBITZU GUZTIEI EUTSIZ

• EAJ-PNV, EH Bildu eta Ubideko Arnasak aldeko botoa emon dabe 2.472.000 €-ko aurrekontuari.

• Presidentziaren proposamenagaz, udalen ekarpenak modu orekatuagoan banatzeko eredu barria apliketea adostu da.

Gaur Igorren egindako Arratiako Udalen Mankomunitateko Osoko Bilkurak aho batez onartu dau (lehen aldiz azken bi legealdietan eta EAJ, EH Bildu eta Ubideko Arnasa alderdien aldeko botoakaz) 4.369.999 €-ko aurrekontu orokor konsolidaua, holan banatuta: 2.472.245 € Mankomunitatearentzat, eta 1.912.341 € Arratiako Egoitza erakunde autonomoarentzat.

Termino konparatiboetan, %2,43ko murrizketa egon da 2015eko hasierako aurrekontuagaz alderatuta, baina eutsi egiten jake Mankomunitateak esparru guztietan emoten dituan zerbitzu guztiei. Gizarte Ekintzako partida %23 handitu da, eta aurreko ekitaldiko 188.219.99 euroetatik 232.672.75 eurora igaro da 2016an. Batez be, Gizartekutxari (etxez etxeko laguntzea) jagokon funtsa handitu da.

Era berean, Osoko Bilkurak adostu dau udalen ekarpenak (587.000 euro guztira) banatzeko eredu orekatuagoa apliketea. “Atsegin handia da Mankomunitatean ordeztutako talde guztien adostasuna lortzea. Bi hilabete daroaguz ekarpenak banatzeko proposamen barri honetan lanean, Udal guztiak eroso sentidu daitezen eta, gaurko Osoko Bilkuran legez, adostasuna lortzeko. Legegintzaldi honetan, baliabide ekonomiko gitxiagogaz, zerbitzu gehiago eta kalitate handiagokoak eskainiko ditugu", azaldu dau Mankomunitateko presidente Miguel Ángel Etxebarriak. Era berean, Etxebarriak nabarmendu dau 2008. urtetik gaur egunera arte udalen ekarpenean %30ko murrizketa lortu dala.