Albisteak

 

ARRATIAKO ENPLEGU BULEGOA AREATZAN EGONGO DA, ETA, ASTEAN BEHIN, ZULAIBAR IKASTEGIAN (ZEANURI)

    • Zerbitzua abenduaren 23an hasiko da.

Arratiako Enplegu Zentroak abenduan zabalduko ditu barriro ateak Areatzan, eta, astean behin, urtarrilaren 15etik aurrera, Zulaibar Lanbide Ikastetxean (Zeanuri) izango da. Zerbitzua zemendian geratu zan bertan behera, Arteako lokalean (bertan emoten zan zerbitzua orain arte) komunetara sartzeko egoan irisgarritasun arazoa dala-eta. 
 
Orain, Areatzan eskainiko jako arreta jenteari: astelehenetan, 09:00etatik 14:00etara, eta, eguaztenetan, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara; barikuetan, barriz, 09:00etatik 14:00etara, Zulaibar Lanbide Ikastetxean (Tel. 656 786 960).
 
Zerbitzuak, jatorrizko lekutik 3 kilometrora, indarrean jarraituko dau Arratian, bai enplegua bilatzeko bai orientazinoa emoteko, lana topau gura daben langabeentzat zein gaur egun daukien lana hobetu gura dabenentzat.
 
Beste aldetik batetik, zerbitzua astean egun batez Zulaibar Lanbide Ikastetxera aldatzeko arrazoia da aurretik harrtu-emonak eta sinergiak egon dirala lanbide zentro horrekigaz. Bertan jaso dabe prestakuntza, hain zuzen be, eskualdeko enpresa askotan jarduten daben profesional ugarik