Albisteak

 
 

Urtero lez, andrenganako indarkeriaren kontrako egunaren inguruan, Arratian hainbat ekintza antolatu dira eta ekintzok koordinatzeko, Arratiako emakume alkarte, talde feminista, udal eta mankomunidadeak batzarrak egin dabez ekintzak koordinatu eta kartel bateratua izateko.

Ekintza batzuk udalak, mankomunitateak edota alkarteak antolatutakoak dira: berbaldiak, zine-forumak, antzerkia... Horreen artean, aurten be, Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak Beldur Barik Arratian sari-banaketa antolatu dau, azaroaren 27an, 17:30etan, Zeanuriko Kultur Etxean.
Beste ekintza batzuk, ostera, bateratuak dira: Azaroaren 22an, domekan, Martxa Morea gauzatuko da:  Igorretik urten eta Bedian amaituko da 13:30etan, eta Azaroaren 25eko kontzentrazinoa,  Igorren izango da, 19:00etan Kultur Etxe ondoko parkean.

Beraz, aurten be, badago Arratian zertan parte hartu indarkeria matxistari aurre egiteko eguna aldarrikatzeko.

 

.