Albisteak

 



ARRATIAKO MANKOMUNITATEAK ETA ZULAIBAR IKASTEGIAK DOITZAILE-IKASTAROA ANTOLATU DABE ESKUALDEKO GAZTEENTZAT

 

  • Aldundiaren Arratia Gaztedi programaren diru-laguntzea jasoko dau, 200 orduko iraupena eukiko dau, eta enpresetan praktikak egiteko aukerea emongo dau.

Arratiako Mankomunitateak eta Zulaibar Ikastegiak matrizeen doitzaile-ikastaroa antolatu dabe haraneko gazteentzat. Ikastaroak 200 orduko iraupena eukiko dau, eta eskualdeko enpresetan praktikak egiteko aukerea emongo dau.

Ikastaroa Arratia Gaztedi programaren barruan dago sartuta, eta Bizkaiko Foru Aldundiak laguntzen dau diruz, oso-osorik. Zemendiaren 23an hasiko da, eta astelehenetik eguenera egingo da, 15:00etatik 19:00etara.

Aztertuko diran gaien artean, hurrengo honeek dagoz: diseinuen interpretazino grafikoa, trokeleko elementuen muntaketa-irizpideen gaineko ezagutza eta aplikazinoa, eta doikuntzaren eta marmolgintzaren fase, jarduera, tresna eta elementuen ordenazinoa, besteak beste.

Izena emoteko:

jonzabala@zulaibar.org

946739116