Albisteak

 

Pertsona errefuxiatuen harrerari buruzko Komunikazioa:
 
Irailetik jakinarazi dugun bezala, EUDELek Eusko Jaurlaritzarekin eta foru-aldundiekin batera esku hartzen du koordinaziorako Batzorde Eragilean, eta, bertan, errefuxiatuen harrerarako beharrezkoak diren ekintzak koordinatzen dira modu bateratuan. Era berean, EUDELek Gizarte Batzordean ere parte hartzen du, eta, bertan, erakunde arteko ekintza koordinatzen da harrera horretaz arduratzen diren gizarte-erakundeekin.
 
Atzo, urriaren 5ean, astelehena, Gizarte Batzordeak egin duen bileran erabakitakoaren arabera, honekin batera komunikazio instituzionalerako KARTELA bidaltzen zaie udalei. Kartel hori euskal instituzioek eta GKE-ek adostu dute, herritarrek errefuxiatuen harreran erakutsitako elkartasunari erantzun bateratua eskaintzeko asmoz.
 
Halaber, jakinarazi ere egiten da une honetan harrerarako eskuragarri dauden bizitoki guztiak aztertzen ari direla. Bere garaian, zehaztuta dagoenean, EUDELek inbentario horren berri emango die udalei.  

 
Egin klik irudian