Albisteak

 
• Ibaiertzetatik Martxa ibilaldiaren seigarren edizinoa irailaren 20an (domekea) egino zan aurten, Zeanuri eta Bedia bitarteko 20 kilometroko ibilbideagaz.




Irailaren 20an, Arratiak Mobikortasun Iraunkorraren Europako Astea ospatu zan, barriro be ibilaldia eginez eskualdeko ibaietatik. Ibaiertzetatik Martxa ibilaldiaren seigarren edizinoa izan zan. Ekimen honen bitartez, basabideak eta pasealekuak erakusten dira Arratia ibaiko eta bertatik sortzen diran ibaiadarretako erriberen inguruan eta Ibaizabalen inguruan.



Ibilaldiak 20 kilometroko luzera eta lau orduko iraupena euki eban, Zeanuritik Bediara. Urteerea Zeanuriko plazan izan zan, 09:00ean. Bertara heltzeko, autobusak Bediatik urten ziran 08:15ean, eta parte-hartzaileak herriz herri batu ebezan, Dimatik be pasauta. Amaitzean, kontrako ibilbidea egin zan, abiapuntuko herrira bueltatzeko.



Jan-edanak emoteaz gain (Urkizun), ibilbidea amaitzean luncha eskaini zan ehun baino gehiago parte hartzaileei. Ibilaldiak auzo-bideak, landa-inguruak eta herri barruko guneak hartzen dauz, errepide nagusietatik pasau barik. Izan be, ekimen honek Arratiako herrien arteko oinezkoen loturak sustatu gura dauz, natura eta paisaia aldetik balio handia daukien lekuak ezagutzera emoteaz gainera.