Albisteak

 

BELDUR BARIK LEHIAKETA ARRATIAN 2015.

Laugarrenez, Arratiako Udalen Mankomunitateko Bardintasun Zerbitzuak Beldur Barik lehiaketa antolatuko dau Arratian.

Horren helburua emakumeenganako indarkeria prebenidutea da, bere adierazpide guztietan, beren-beregi, neska gazteek jasaten daben indarkeria. Horretarako, neskei behar diran tresnak eta baliabideak emongo jakez, indarkeria sexista ezagutu eta aintzat hartuteko, eta mutilekaz, barriz, jarrera sexistei aurre egiteko neurriak landuko dira.

Azken finean, neska-mutilek eraso sexisten aurrean zeregin aktiboa izatea lortu gura da.

Lanek errespetuan, bardintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren kontrako konpromiso sendoan oinarritutako jarrerak ikustarazo behar dabez.

Arratiako 12 eta 26 urte bitarteko gazteak animau gura doguz euren beldur barik jarrera erakutsi eta lehiaketan parte hartzeako.

Arratiako Sariak:

1. Kategoriako saria (12-17 urte): 300€

2. Kategoriako saria (18-26 urte): 300€

LEHIAKETAREN OINARRIAK 
egin klik irudian 


Proiektu guztiak ikus-entzunezko formatuan aurkeztu behar dira

Aurkezteko epea: 2015eko irailaren 11tik azaroaren 11ra

Lehiaketa bikoitza da: alde batetik, Lehiaketa Globala eta, bestetik, Arratiako lehiaketa. Bietan, arauak berberak dira.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek osorik bete beharko dute www.beldurbarik.org webgunean dagoen formularioa (lehiaketaren atalean, oinarri hauekin batera). Behin formularioa beteta eta plataforma bidez igorrita, mezu bat azalduko da WEB gunean adieraziz izen ematea modu egokian egin dela. Horretaz gain, erantzun automatikoa bidaliko da erraztutako email helbidera baieztatzeko lana jaso dela.

Informazino gehiago jasoteko:

Informazino gehiago jasoteko:

Arratiako Udalen Mankomunitatea

Bardintasun Zerbitzua

94 631 1717

Berdintasuna.arratia@bizkaia.org

Lehiaketaren oinarriak kontsultatzeko: www.arratia.net, www.beldurbarik.org

 

 

edo facebooken:Berdintasuna Arratia