Albisteak

 

LANBIDEREN UNIDADE MOBIKORRA ARRATIAKO HERRIETAN IBILIKO DA

• Mankomunitatearen eskaerea da, lana topetako zerbitzu eta tresnak haraneko herri guztietara eroateko.



Laister, Lanbideren Unidade Mobikorra Arratiako herri guztietara joango da, Euskadiko administrazinoak lanaren inguruan daukazan zerbitzuen barri emoteko herritarrei. Mankomunitateak Lanbideri eskatu eutsan balorau egiala bulego ibiltariaren formulea haranean eskaintzeko aukerea; izan be, Lanbidek Araban ipini eban martxan ekimen hori, esperientzia pilotu lez. 

Mankomunitatearen eskaerea Arratiaren ezaugarri zehatzetan oinarritzen da, ikuspuntu geografikotik eta populazinoaren dispersinoaren ikuspuntutik. Arratiak 14.000 biztanle daukaz, eta hurren dagoan Lanbideren bulegoa (Durangon) 20 kilometro baino gehiagoko distantziara dago herri batzuentzat.

Bulego mobikorrak hainbat zerbitzu eskainiko dauz: besteak beste, Enplegu Zentroa, arreta indibidualizadua, informazinoa, orientazinoa eta eskaintzen bilaketea. Datorren astean ipiniko da martxan, eta eskualdeko herri guztietatik pasauko da, hainbat egunez.