Albisteak

 

Arratiako Udalen Mankomunitateak bultzatuta, Galdakaoko eta Amorebieta-Etxanoko lankidetzaz. gaueko autobus zerbitzuren ordutegia argitaratu da. Zerbitzu honek urtero-urtero onarpen handia dauka eta ekainaren 6tik frailera, Galdakaoko jaietara arte luzatuko da.

Gautxori hau normalean zapatutik domekara bitarteko gauetan eskainiko da, baina udalerri bakotxaren aukeren eta lehentasunen arabera moldatuko da. Galdakaon erdigunean (Udaletxe ondoan) eta Usansoloko tren-geltokian geratuko da.

Bi maiztasun eukiko dauz gauero: goizaldeko 02:30ean, autobus batek urtengo dau jaietan dagoan herriko geltoki batetik (herrigunetik hurren dagoan geltokitik, hain zuzen be), eta haraneko beste herri guztietara, Galdakaora eta Amorebieta-Etxanora joango da. Gauza bera egingo dau ordu bi geroago, 04:30ean. Igorren, Galdakaon eta Amorebieta-Etxanon jaiek asteburu bi irauten dabenez, zerbitzu bat emongo da asteburu horreetako bakotxean. Zerbitzuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztebiz programearen finantziazinoa dauka.  Zerbitzuak Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren Gaztedi Bizkaia programearen barne dagoan Gaztedi Arratiaren finantziazinoa dauka.


IGORRE
Ekainak 6a (zapatua)
Ekainak 13a (zapatua)
02:30 eta 04:30etan
Autobus geralekuan
  BEDIA
Ekainak 20a (zapatua)
02:30 eta 04:30etan
Autobus geralekuan  
  ARANTZAZU
 
03:30etan
Autobus geralekuan 
   
DIMA
Ekainak 27a (zapatua)
02:30 eta 04:30etan
Autobus geralekuan
ZORNOTZA
Uztailak 18a eta 25a de julio (zapatuak)
02:30 eta 04:30etan
Gudariko autobusen paradan
  LEMOA
Abuztuak 1a (zapatua)
02:30eta  04:30etan
Postetxearen ondoan
        
ZEANURI
Abuztuak 14a (barikue)
02:30 eta 04:30etan
Autobus geralekuan
 AREATZA
Abuztuak 28a (zapatua)
02:30h eta 04:30etan
Autobus geralekuan
  ARTEA
Irailak 4a (barikua)
02:30h eta 04:30etan
Autobus geralekuan
         
  GALDAKAO
Irailak 12a eta 19a (zapatuak)
02:30h eta 04:30etan
Udaletxe ondoko geralekuan
eta Usansoloko tren geltokian