Albisteak

 

 

ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEAK ZAHARTZE AKTIBO ETA OSASUNGARRIAREN GAINEKO BERBALDI-ZIKLOA ANTOLATU DAU

• Ekimenak Agintzari Kooperatibearen eta La Caixako Gizarte Lanaren  parte-hartzea euki dau, eta 65 urtetik gorako personei dago zuzenduta.

• Igorreko Jubiladuen Alkartean egingo da, bagilean.

Bagilean, zahartze aktibo eta osasungarriaren gaineko berbaldi-zikloa egingo da Igorreko Jubiladuen Alkartean, Arratiako Udalen Mankomunitateak antolatuta, Agintzari Soziedade Kooperatiboaren eta La Caixako Gizarte Lanaren kolaborazinoagaz.

Topaketok 65 urtetik gorako personei egongo dira zuzenduta, eta Igorreko Jubiladuen Alkartean egingo dira. Parte-hartzaileen eritxiak, argazkiak eta bideoak erabilita, bizimodu osasungarriak sustatu gura dira, eta bizitzako aro barri horretara behar dan moduan egokitzeko aukerak eskaini gura dira.

Berbaldiak “Zahartzaroa, aukera lez. Zahartze osasungarria sustatuz” programearen barruan dagoz sartuta. Hain zuzen be, programeak bi helburu daukaz: batetik, menpekotasuna prebenidutea, eta, bestetik, adinari lotutako krisiak biziten dabilzan persona nagusiei laguntzea, ongizate fisiko eta emozional egokia zein gizarte-integrazino egokia arriskuan badaukiez, beti be. Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuei lotutako proiektua da, eta laguntza medikoaren eta beste baliabide komunitario batzuen babesa dauka; hain zuzen be, modu koordinatuan egiten da lan baliabide horreekaz.

Informazino-kartelen bitartez jakinarazoko da zeintzuk diran berbaldien egunak eta orduak. Interesa daukienak Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuakaz ipini leitekez hartu-emonetan, informazino gehiago lortzeko.