Albisteak

 

ARRATIAKO UDALEN MANKOMUNITATEAK BERRETSI GURA DAU ORIENTAZINO SEXUALA ETA GENERO IDENTIDADEAN OINARRITUTAKO DISKRIMINAZIOAREN AURKAKO BORROKAN DAUEN KONPROMISOA

• Berdintasun Zerbitzuak, Berdindu Programa aurkeztu dau Arratiako hezkuntza zentroentzat, orientazinoa eskaintzeko diskriminazinoa edota bullying homofoboa, lesbofoboa eta transfoboa daben eskolei.

Maiatzaren 17a homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako nazinoarteko eguna da. Hori dala eta, Arratiako Udalen Mankomunitateak kanpainea antolatu dau homofobiari aurre egiteko. Halan, urtero lez, adierazpen instituzionala onartu dau eta bertan berretsi gura dau orientazino sexuala eta genero identidadean oinarritutako diskriminazioaren aurkako borrokan dauen konpromisoa.  Horren adibide, AUMko Berdintasunerako Ordenantza da. Izan be, helburua andran eta gizonen bardintasuna lortzea eta identitate eta sexu aukeren aniztasuna ahalbideratzea da Arratiako herrietan.

Ildo beretik, maiatzaren 6an, Berdintasun Zerbitzuak Berdindu Programaren aurkezpena antolatu dau Arratiako hezkuntza zentroentzat, hezkidetzari buruzko bilera bateratuen barruan. Berdindu Eskolak Programa Eusko Jaurlaritzak martxan jarritakoa da orain dala urte bi eta arreta eta orientazinoa eskaintzen die diskriminazinoa edota bullying homofoboa, lesbofoboa eta transfoboa daben eskolei. Gainera, laguntza teknikoa eta oinarrizko prestakuntza be eskaintzen deutsie zentroei, sexu eta genero aniztasuna lantzeako.
    


MAIATZAREN 17a

HOMOFOBIA, LESBOFOBIA

ETA TRASNFOBIAREN EGUNA

 

DEKLARAZINO INSTITUZIONALA

 

egin klik