Albisteak

 

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK ARRETA PSIKOLOGIKOKO ZERBITZUA ESKAINIKO DAU ARRATIAN, TRATU TXARREN ETA SEXU-ERASOEN BIKTIMA IZAN DIRANEI ZUZENDUTA 

• Arratiako Mankomunitateagaz sinatutako Lankidetza Hitzarmena da.

• Mankomunitatearen egoitzan eskainiko da, Igorren, bagilaren 1etik aurrera.

    Bizkaiko Foru Aldundiak lanean segiduten dau, tratu txarren eta sexu-erasoen biktima izan diranei zuzendutako Arreta Zerbitzua Bizkai osora zabaltzeko asmoz. Oraingo honetan, Arratian eskainiko dau. Modu horretan, Arratiako Mankomunitateko Osoko Bilkurak, apirilaren 29an egindako saioan, Lankidetza Hitzarmena onartu dau Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailagaz, Arreta psikologikoko programea eskaintzeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktima izandakoei; hain zuzen be, hitzarmena Osoko Bilkuran egondako talde politiko guztiek onartu dabe, aho batez.

    Zerbitzuaren barruan, adin txikiko personei, persona nagusiei eta minusbaliotasunak daukiezan personei egindako erasoak be sartzen dira, eta Mankomunitatearen egoitzan eskainiko da, bagilaren 1etik aurrera, astelehenetan, 08:00etatik 15:00etara. Zerbitzua Igorrera beren-beregi joandako terapeuta batek emongo dau.

    Programearen barruan dagoz arreta psikologiko indibidualizadua, babeserako tratamentuak eta psikoterapia, artatutako kasuen jarraipena eta beste zerbitzu batzuekazko koordinazinoa eta deribazinoa (Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Osasun Zentroak, Epaitegiak, Aldundiko Gizarte Ekintza Saila edo beste zerbitzu zehatz batzuk).

    Hasteko, Arratian bizi diran eta programearen onuradunak diran personen arretarako, zazpi ordu bideratuko dira astean, baina, litzateke. Halanda ze, Lankidetza Hitzarmen honek, gehienez be, astean 14 ordu eukiko dauz Arreta Psikologikoko Programarako.

    BFAk Arratian amaituko dau zerbitzua deszentralizetako prozesua; izan be, eskualdeka egin dau lan hori, erabiltzaileei zerbitzua modu eskuragarriagoan eskainiz.